[ZOZKETA] 'Hai, ametsetako arrantzalea' haur antzerkirako sarrerak zozkatuko ditugu

Juan Luis Romatet

Hai, ametsetako arrantzalea haur antzerkia izango da igandean, eguerdiko 12:00etan, Aita Mari zine aretoan. Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz (bi lagunentzako bina sarrera) eman dizkigu bazkideen artean zozkatzeko. 

Hemen dago zozketan parte hartzeko aukera. Saridunen izenak asteazken goizean aterako ditugu.

Sinopsia:

Hitzik gabeko antzezlan honetan, itsas kurkuilu batek ozeanoaren musika egiten du kartoizko ontzi batean. Abiatu da Hai amets arrantzalearen abentura poetikoa, irudimenaren itsasoan barrena.

Sarrerak turismo bulegoan egongo dira salgai, 4 euroan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide