Malen Etxearen prestakuntza ikastaroa ere bertan behera geratu da

Juan Luis Romatet

Malen Etxeak antolatutako prestakuntza ikastaroko lehen jardunaldia egitekoa zen bihar, Zumaian, baina ikastaroa bertan behera geratu da azken egunotan herrian bizi dugun osasun egoeragatik. 

Indarkeriarik gabeko bizitza baterako prestatzaile komunitarioen ikastaroa antolatu du Malen Etxea elkarteak. Bi saio izango ziren, eta lehena bihar egiteko asmoa zuten. Ikastaroa, baina, bertan behera uztea erabaki dute antolatzailee. 

"Erabaki hori hartu da Zumaiako osasun egoera aintzat hartuta eta gizarte bizitza ahalik eta gehien murrizteko Udalak egindako gomendioari jaraituta", azaldu dute Malen Etxeakoa kideek. Data berria jakinaraziko dutela gaineratu dute, Weta bitartean, gure adiskide guztiei gonbidapena egiten diegu beraien burua eta ingurukoena zaindu dezaten eta gizarte harremanak ahalik eta gehien murriztu ditzaten".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide