Geoparkeak azaroaren 4era bitarte Zumaian eta Deban antolatuak zituen bisita gidatuak bertan behera geratu dira COVID-19ak bi herri horietan eragindako osasun egoeraren ondorioz. Eusko Jaurlaritzak herri horietara ez joatea eta bilkurak gehienez ere sei pertsonetakoak izatea gomendatzen duela, Geoparkeak ez du bidezkoa ikusten herri horietan bisita gidatuak egitea. Mutrikun, berriz, normaltasunez egingo dituzte bisitak, talde txikietan.
Era berean, Geoparkeak jakinarazi du egon daitezkeen aldaketen berri bere webgunearen eta sare sozialen bitartez emango dutela.