Non dago marra gorria?

Felix Zubia | Berria 2020ko urr. 25a, 10:30

Felix Zubia mediku zarauztarrak honako iritzi artikulua idatzi du Berria egunkarirako. Lehen mailako neurriak zorrozteaz eta datuak ateratzeko irizpide komunen beharrez aritu da, besteak beste, Zubia.

Orain lau aste azaldu genuenez, koronabirusaren aurkako neurriak piramide moduan antolatu litezke. Oinarrian daude neurri orokorrenak: distantzia, maskara erabiltzea eta harremanak murriztea. Bigarren mailan daude birusa atzemateko PCR testak, eta kontaktuen baheketa eta berrogeialdia. Eta hirugarren mailan daude ospitaleko tratamenduak, ZIUko egonaldiarekin bukatuz. Aipatu genuen moduan, bigarren eta hirugarren mailako neurriak mugatuak dira, eta gainezka egiten badute, egoera kontrolik gabe geratzen da, gaitza ikaragarri hedatuz, heriotza ugari sortuz, eta osasun sistemaren ezintasuna eraginez. Horrelako egoera bat gertatzen bada, lehen mailako neurriak zorroztu beharra dago, intzidentzia jaitsi, eta berriz ere baheketa eta ospitaleetako tratamendua posible izan daitezen.

Hori jakinda, sortzen zaigun galdera da noiz zorroztu behar diren lehen mailako neurriak; alegia, noiz ezarri behar diren neurri gogorragoak. Irizpide ezberdinak hartu izan dira kontuan horretarako: batetik, intzidentzia, hau da, zenbat kasu berri izan diren azken hamabost egunean 100.000 biztanleko. Neurri egokia da, baldin eta nahikoa PCR test egiten badira. Bestetik, egindako PCR testetatik zenbat diren positibo, ehuneko handi batek gaitza oso hedatua dagoela adieraziko lukeelako, gomendagarria %5etik beherakoa izanik.

Felix Zubiaren iritzi artikulua osorik irakurtzeko, jo Berria.eus-era.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide