Jarduera ekonomikoan COVID-19ari aurre egiteko helburuarekin dirulaguntzak emateko deialdia onartu du udalak, Zumaiako merkataritza eta ostalaritza sektoreetarako, "jarduera ekonomikoa prestatzeko beharrezkoak izan diren inbertsioak eta ekipamenduak, eta horiek bideratzeko beharrezkoak izan diren ikerketak egiteko gastuei aurre egiteko". Horretarako gehienez 50.000 euro esleitu ditu udalak. Kopuru horretatik 38000 euro Aldundiak finantzatuko du.
Dirulaguntza hauen xehetasunak hemen ikus daitezke.