Herriko zuhaitzen kimaketan pilatutako enborrak herritarren esku jarri dituzte

Maria Maya Manterola 2020ko urriaren 28a

Egurra behar duten herritarrek doan eskura dezakete, Garbigunean. Metro kubiko erdia hartu ahal izango du bakoitzak.

Herriko zuhaitzen kimaketa lanetan pilatutako enborrak herritarren esku jarri ditu udalak. Hala, egurra behar duten herritarrek Garbigunean izango dute eskuratzeko aukera. Pertsona bakoitzak metro kubiko erdia hartu ahal izango du, gainontzeko herritar gehiagoren eskura ere egon dadin. Bilketaren inguruko argibide gehiago Garbigunean bertan jaso ahal izango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide