Merkatarien ginkanak baditu irabazleak

Juan Luis Romatet

Tokiko merkataritza zein kontsumoa indartu, eta, bide batez, bezeroak saritze aldera, ginkana antolatu zuen Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak urriaren hasieran. 100 euroko sei erosketa txartel zozkatu zituen elkarteak kanpainaren barruan.

Elkarteko saltokietan erosketak egin zituzten guztien artean 100 euroko balioa duten sei erosketa txartel zozkatu ditu Gertuk kanpaina horren barruan. Irabazleak: Itziar Egialde, Maider Otegi Barriola, Mª Isabel Galdona Aizpurua, Esther Eizagirre de Pintos, Maite Marmol Ruiz eta Nerea Arrizabalaga Hervas. Ginkanan parte hartu duten Zumaiako saltokietan erabili ahal izango dituzte txartel hauek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide