Gertuk eman ditu Ginkanako sariak

Juan Luis Romatet

Urrian egindako Ginkanaren barruan ehun euroko sei erosketa txartel zozkatu zituen Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak. 

Itziar Egialde, Maider Otegi, Mª Isabel Galdona, Esther Eizagirre, Maite Marmol eta Nerea Arrizabalaga izan dira sardidunak, eta dagoeneko jaso dituzte txartelak. 

Herriko merkataritza sustatzea, eta Zumaian kontsumitzen duten bezeroak saritzea izan du helburu Gertuk abian jarritako kanpainak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide