Kanpainan parte hartu nahi duten merkatariek eta ostalariek izena eman beharko dute azaroaren 5etik 11ra, sareko formulario baten bitartez. Orduan, Berrialagun iragarle izango dira aurrerantzean. Horri esker, harreman zuzenean egongo dira norbanako Berrialagunekin.
Azaroaren 16tik 24ra, berriz, herritarren txanda iritsiko da; Zumaiako dendetan eta ostalaritzan gastua eginez gero, zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute. Herri horretako dendetan eta tabernetan erabiltzeko 1.000 euro zozketatuko dira herritarren artean, abenduaren 1ean. Horrez gain, beste 1.000 euroko zozketa bat egingo dute kanpainan parte hartu duten saltokien eta ostalaritza lokalen artean. Berria egunkarian publizitatea jartzeko izango da diru kopuru hori.