HAPO lantzeko diagnostiko saioak izango dira datorren astean zehar

Maria Maya Manterola 2020ko azaroaren 3a

Azaroaren 9an euskaraz egingo dute saioa; azaroaren 11n, gazteleraz. Hala, aurrerakina lantzeko faseari ekingo diote, aurreko fasean egindako partaidetza prozesuaren emaitzak oinarri hartuta.

Udala HAPO Hiri Antolamenduko Plan Orokorra lantzen ari da hilabeteotan. Informazioa zabaltzeko fasea bukatu da dagoeneko, eta Aurrerakina lantzeko faseari ekingo diote datorren astean. Lehen saioak diagnostikoa lantzeko izango dira. Hain zuzen ere, HAPOk zeharkatzen dituen gai guztiak aztertuko dituzte, eta aurreko fasean egindako partaidetza prozesuaren emaitzak eta informazio-dokumentua aurkeztuko dituzte.

Azaroaren 9an, astelehena, izango da euskarazko saioa; azaroaren 11n, asteazkena, gaztelerazkoa. Bi hitzorduak 18:00etan hasiko dira, telematikoki, eta Zoom plataforma erabiliko dute horretarako. Saiora sartzeko eskuragarri daude dagoeneko estekak eta pasahitzak, hemen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide