Ari da forma hartzen Arroa Beheko biribilgunea

Juan Luis Romatet

Abuztuan hasi ziren GI-631 eta N-634 errepideak gurutzatzen diren tokian biribilgunea egiteko lanak. Bi hilabete geroago, azpiegitura ari da forma hartzen. Lanak hilabete gutxi batzuk barru amaitzea aurreikusten da. 

Luzapen asko izan ditu Arroa Behean biribilgune bat egiteko lanek, baina ari da pixkanaka forma hartzen. Abuztuan hasi zituen lanak Campezo Obras y Servicios SA enpresak, eta une hartan lau hilabeteko epean egingo zituztela aurreikusi zuten. Beraz, abendurarako bidegurutze arriskutsu bat zegoen lekuan biribilgune bat egongo dela espero da. 

Biribilgunearekin batera, bidegurutzetik gertu dauden autobus geltokien irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko semaforodun zebrabidea ere eraikiko dute laster Arroa Behean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide