Kalera atera dute Zumaian ere "burgesiaren zuzeneko diktaduraren" aurkako aldarria

Baleike

Aurkezpen hitzaldia eta elkarretaratzea egin zituen atzo GKSk Zumaian. Gazte asko elkartu zen "Burgesiaren zuzeneko diktadura gelditu!" zioen pankartaren atzean.

Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) deituta, elkarretaratze jendetsua egin zuten atzo arratsaldean Odieta pilotalekuan. "Burgesiak ezarritako eredu totalitarioaren" aurrean "askatasun zibil eta politikoak" defendatu zituzten dozenaka gaztek. 

Elkarretaratzearen aurretik hitzaldia izan zen Torreberri gaztetxean, gazte kriminalizazioaz eta kontrol neurriez; horrez gain, GKSren jardunaren berri ere eman zieten bertaratu zirenei. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide