'Nola gezurtatu berri faltsuak' saioak prestatu ditu KZ guneak

Baleike

Aurreko asteetan bezala, online izango dira KZ gunean antolatutako saioak. "Berri faltsuak nola gezurtatu" aztertuko dute datozen bi asteetan.

KZ guneak aurrera jarraitzen du online saioekin, Youtube kanalaren bidez. Aste honetan eta hurrengoan, hain zuzen, “berriak nola gezurtatu” lantzeko aukera izango da. Bi hitzalditan landuko dute gaia: bata bihar, azaroak 10, izango da, euskaraz. 18:00etan hasiko da, eta 30 minutu inguru iraungo du. Bestea, aldiz, gazteleraz izango da, ostegunean. Ordu berdinean egingo dute saioa.

KZ guneko arduradunek azaldu dutenez, ondoko Youtube kanalean sartu besterik ez dute egin beharko hitzaldietan parte hartu nahi dutenek. Gainera, kanal berdinaren bidez grabatu eta argitaratuko dituzte bi saioak, aurrekoetan egin bezala.

KZ guneak antolatutako zuzeneko hitzaldien berri izateko, egin klik hemen

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide