Su txiki bat itzali dute udaltzainek Zunbilo kalean

Juan Luis Romatet

argazkia: @BomberosEuskadi

Zunbilo kaleko etxebizitza batean izandako su txiki bat itzali dute udaltzainek. Protokoloa jarraituz, suhiltzaileak etorri dira, baina ordurako dena kontrolpean zegoen. 

Goizean izan da gertakaria. Zunbilo kaleko etxebizitza batetik kea ateratzen zela eta larrialdi zerbitzuei dei egin diete. Zumaiako udaltzainak bertaratu dira, eta beraiek itzali dute sua. Suhiltzaileak ere inguratu dira, protokoloa jarraituta, baina ordurako egoera kontrolpean zuten. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide