Gabonetarako saskiak prestatu dituzte Zuberoako ikastolak laguntzeko

Juan Luis Romatet

Zuberoako ikastolek urteroko kanpaina jarri dute abian berriz ere beren sustengurako dirua biltzeko asmotan.

Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik, euskara hizkuntza gutxiagotua da eta euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, ikastolek, ez beste inork bermatzen dute transmisioa hori lurralde horretan.

Zuberoko ikastolak laguntzeko, Gabonetarako saskiak prestatu dituzte Zuberoako produktuekin: gazta, gailetak, patea, eztia… 

Iaz, 1600 saski salduz 17.000 euroko diru laguntza eskuratu zuten Zuberoan martxan dauden bi ikastolek.

Kanpainan parte hartu nahi izanez gero, saskiei buruzko informazioa eta eskaerak egiteko www.ikaskoli.eus webgunean egin daiteke. Bertan aukera daiteke saskiak eskuratzeko gunea; Zumaian, Herri Eskola eta Foronda.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide