Kalean da azaroko Baleike aldizkaria

Maria Maya Manterola

Eskualdeko tokiko hedabideek iazko ekainean sortutako UKT kooperatibaz luze eta zabal aritu gara, kooperatibako kideen eskutik.

Urolako Komunikazio Taldeaz aritu gara azaroko Baleike aldizkarian, luze eta zabal: eskualdeko tokiko hedabideek iazko ekainean sortu zen UKT kooperatiba, herritarren informazio eta komunikazio beharrei ahalik eta ondoen erantzuteko helburuarekin. Kooperatibako kideen eskutik UKT bera ezagutzeko aukera izango da azaroko zenbakian.

Hitz tantak atalean, Aisling Bux kriminologiaren inguruan aritu da hizketan. Arlo horren inguruan gizarteak duen irudia alboratu eta "benetan den horren inguruan" aritu da Bux. Zientzia eta Ingurumena atalean, geologia eta kulturaren inguruko loturak izan dituzte hizketagai Leire Barriusok eta Asier Hilariok.

Hori guztia eta gehiago, azaroko Baleike aldizkarian. Bazkideek etxean jasoko dute datozen egunetan, eta gainontzekoek ondoko establezimenduetan eskuratu ahal izango dute, euro baten truke: Ogiberri Amaia plaza,  Agurtzane, Mandala, Aizpurua, Arkupe eta BM supermerkatua. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide