Joan zen bertara argazki batzuk ateratzera, kontua dokumentatuta gera zedin, eta aprobetxatu zuen Urola guztian gertatzen diren erabilera desegokiak mahai gainean jartzeko. Erre zuten eremuan hormigoia botea zuten, eta berriro jakinarazi zien eremuaren ardura duten organo guztiei. Ez dugu ahaztu behar toki hori Natura 2000 Sareko eremu babestua dela. Espediente bakoitzak bere bidea hartu zuen (askotan ez dugu jakiten nola bukatzen duten espediente horiek) eta noizpait izapidetuko da erantzuna, erantzunik bada.
Igande arratsaldean ilundu arte egon zen araztegitik gora eta kotxera bueltatutakoan sorpresa hartu zuen, autoa kalte ugari propio eginda aurkitu baitzuen. Hori dena gertatu da agintariek eta eskumenen ardura duten organoek ez dutelako betetzen beren funtzioa; areago, ez dutelako bete nahi izaten, eta horregatik herritar partikularren bizkarrera erortzen dira behin eta berriz ardura horiek. Naturaren alde lan egiten duen herritar honek ordaindu behar izan du batzuen arduragabekeria eta beste norbaiten basatikeria.
Gure lagunak jaso duen erasoa salatu nahi dugu eta gure elkartasuna adierazi. Eta Zumaiako Udalari, Kosta Zuzendaritzari, URA agentziari eta Aldundiari eskatu nahi diegu arren legea bete eta betearaz dezatela. Behingoz.
Naturkon Gipuzkoa
Naturaren Kontserbazioa Gipuzkoan