"Aparkalekuen erregulazio sistema ezarri zenetik erabilitako prozedurari jarraiki, eta martxoko bilera irekietan agindu bezala, sistema birpentsatzeari ekin dio Zumaiako Udalak. Sistema ahalik eta sinple eta erosoena diseinatzeko ezinbestekoa da herritarren parte hartzea". Hala azaldu du Udalak, eta horregatik jarri du martxan TAOri buruzko inkesta.
Oraindik galdetegiari erantzun ez dionak, gaur du horretarako azken eguna. Berez udaletxean bertan naiz Internet bidez bete zitekeen inkesta, baina gaur igandea izaki, online egin beharko dute animatzen direnek, partaidetza.zumaia.eus atarian.
Bihar bertan hasiko ditu Udalak gai honi dagozkion mahai tekniko-politikikoko bilerak.