Hormako lau zakarrontzi eta edukiontzi handi bat erre dituzte Herri Eskolan

Onintza Lete Arrieta 2020ko azaroaren 16a

Atzo iluntzean, suhiltzaileak Sagarbiden (Argazkia: Euskadiko Suhiltzaileen twitter kontutik)

Atzo arratsaldean, 19:30ak inguruan, bertaratu ziren udaltzainak Sagarbide eraikineko aterpera sua itzaltzera su-itzailgailuekin. Ondoren, suhiltzaileek zeharo itzali zuten.

Ezezagunek hormako lau zakarrontzi eta edukiontzi handi bat erre zituzten atzo, igandea, Herri Eskolako Sagarbide eraikineko aterpean. Hala baieztatu dute eskolako arduradunek nahiz udaltzainek.

Aurrena udaltzainak joan ziren sutea itzaltzera su-itzailgailuekin, 19:30ak inguruan. Ondoren, baina, suhiltzaileak bertaratu ziren dena ondo itzaltzera.

Dirudienez, bestelako kalterik ez da egon, eta suak ez dio eragin eraikinari.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide