Manifestazioa egin dute eguerdian Osakidetzako langileei elkartasuna adierazteko

Maria Maya Manterola

Osakidetzako langileei elkartasuna eskaini die gaur herriko jubilatuen eta pentsiodunen talde batek, eguerdian egindako manifestazioarekin. Beste herritar batzuek ere bat egin dute ekintzarekin. 

Herrigunetik anbulatoriora joan dira manifestazioan Osakidetzako langileei elkartasuna adieraztera. Osasun Sailari irtenbide egokiak ematea ere eskatu dute, "osasun zerbitzu unibertsal eta publikoak lortze aldera". 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide