Herenegundik atzora kasu positiboen kopuruak behera egin du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, baina atzo bezperan baino PCR eta antigeno proba gutxiago egin zituzten. Izan ere, herenegun COVID-19aren 935 kasu zenbatu zituzten, eta atzo 867. Dena den, atzoko positiboen ehunekoa ostegunekoa baino zertxobait altuagoa izan zen: herenegun %6,5 eta atzo %6,6. Atzo Gipuzkoan 365 positibo zenbatu zituzten, Bizkaian 385 eta Araban 108. Osakidetzak 13.164 PCR eta antigeno proba gauzatu zituen atzo, bezperan baino 1.227 gutxiago.
Osakidetzak jakinarazi duenez, 48 pertsona ospitaleratu zituzten atzo COVID-19ak eraginda Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erietxeetan, eta gaur-gaurkoz, 139 pertsona daude ZIUetan.
Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, atzo 134 kasu atzeman zituzten, 2.296 proba egin ostean. Positiboen ehunekoa, berriz, 5,8koa izan zen. Zazpi pertsona ospitaleratu zituzten eta bost pertsona hil ziren COVID-19aren ondorioz. Osasunbideak jakinarazi duenez, egun 261 pertsona daude ospitaleratuta.