¡Ave osos! antzezlana ikusteko aukera izango da ostiral honetan, 19:00etatik aurrera Aita Mari aretoan. Udaleko Kultura Sailak bi lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Saridunak Itziar Unanue Garate eta Xabier Larburu Etxegoien izan dira. Turismo bulegoan izango dituzte sarrerak zain.
Gogoratu osasun krisialdia dela eta, sarrerak turismo bulegoan bakarrik daudela salgai; Aita Mariko leihatila ez dute zabalduko egun horretan. Sarrerak 9,5 euroan daude salgai; 6 euroan Gazte Txartelarekin.