Josten ikasi nahiko zenuke, baina ez duzu denborarik? Egin dezakezu Mai Kyk ehungintza artisautzari esker. Joskintzaren lehen urratsak egiteko laguntza osoa eskainiko dizu Mai Kyk, eta, josketa ikastaroez gain, kotoi organikoz eta eskuz egindako ehunak saltzen ditu (oherako eta sehaskarako arropak, toallak, tapakiak, edota haurrentzako arropa). Gai kimikorik gabeko ehunak dira, azaleko arazoak dituztenentzat egokiak.