Agortu dira Eñaut Elorrietaren kontzerturako sarrerak

Juan Luis Romatet

Eñaut Elorrietak kontzertua emango du bihar, osteguna, Aita Mari aretoan, Euskaraldiko egitarauaren barruan. Emanaldia 19:30ean hasiko da. Sarrerak agortu dira dagoeneko. 

Ken Zazpiko buru eta abeslaria, 2013an ekin zion bakarkako ibilbideari Deserriko kantak diskoarekin. Ordutik beste bi luze atera ditu: Harian zuzenean eta bere azken lana den Irteera argiak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide