Euskaraldiaren barruan antolatu dute ekimena Zumaiako Udalak eta Euskaraldiaren Zumaiako talde eragileak. Zumaiarrak izango dira hizketaldi hauetako protagonistak, eta euskara izango dute gai komuna. Jon Maia bertsolari zumaiarrak txandaka elkarrizketatuko ditu Irati Osa eta Jon Agirre, Irati Oregi eta Ane Zabaleta, Hamida Chefaoui eta Sara Vanvogelen, eta Lucia Lacarra.
Ekitaldia abenduaren 1ean (asteartean) izango da Aita Mari zinean, arratsaldeko 19:00etan. Gonbidapenak eskuragarri daude turismo bulegoan.