Euskaraldia 2020

Kontzertu intimoa eskaini zuen atzo Eñaut Elorrietak Aita Marin, Euskaraldiaren barruan

Juan Luis Romatet 2020ko aza. 27a, 09:33

Eñaut Elorrietak kontzertua eman zuen atzo Aita Mari aretoan. Euskaraldiko egitarauaren parte izan zen gernikarraren emanaldia. 

Kontzerturako sarrerak aurretik agortu ziren. Ken Zazpi taldeko abeslari ohiak Irteera argiak bere azken diskoko abestiak jo zituen, baina zaharragoei ere tartea egin zien. Jon Maiaren hitzak dituen Itsasoa gara kantarekin amaitu zuen kontzertua ordua jotzera zihoanean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide