Agortu dira Klarinete Maratoiko kontzerturako gonbidapenak

Juan Luis Romatet 2020ko azaroaren 27a

Carlos Casadó

Carlos Casadó klarinetistak eta Javier Perez de Azpeitia piano-jotzaileak kontzertua emango dute bihar, larunbata, Klarinete Maratoiaren barruan. Emanaldirako gonbidapenak agortu dira dagoeneko. 

XIX. Klarinete Maratoiko lehen faseko –bigarren fasea datorren urte hasieran izango da, oraindik iragarri gabe badago ere– kontzertu bakarra izango da biharkoa. Komentuan izango da, 19:00etatik aurrera, eta pianorako eta klarineterako sortutako errepertorioa joko du bikoak.

Osasun krisialdia dela eta, aforu mugatua izango du Komentuko kaperak. Kontzerturako gonbidapenak agortu direla iragarri du Udaleko Kultura Sailak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide