1900ean Edisonek lehen grabagailua asmatu aurretik, garai bateko abesti tradizionalak ahoz aho pasatzen zirela gogoratu du Markezek. XX. eta XXI. mendean zehar musika erregistratzeko sortutako tresnak ere gogoan izan ditu: singlea, LPa, kasetea –hor, lehen aldiz, kopiak ateratzeko aukera izan zen–, CDa, mp3a etab. Garaiarekin batera, euskal musikan izandako talde, izen eta joerak ere aipatu dituzte, Robles anaietatik hasi eta gaur egunera arte.
Markezek eta Elorrietak kantu batzuk ere abestu dituzte zuzenean, gitarren laguntzarekin. Hala, Eperra tradizionala –bost mende omen ditu abesti honek– edo Itoizen Lau teilatu kantatu dituzte, besteak beste.