Orduko 313 kilometroko pilotakada

Juan Luis Romatet 2020ko abenduaren 3a

Euskal pilotako munduko marka bat hautsi du Iñaki Osa Goikoetxeak. 11 aldiz banakako munduko txapeldun izan den zumaiarrak orduko 313 kilometroko abiadura harrapatu duen pilotakada bota zuen Aragoiko zirkuituan. 

Hiru aldiz munduko txapeldun den Dani Pedrosa ere bertan izan zen, zirkuituan.

Aurreko marka 303 kilometro orduan zegoen. Marka berria egiteko Iñigo Calzacortak deseinatutako zuntzeko eta aluminiozko saski bat erabili du Goikoetxeak. Saski hau ez da oraindik partidatan erabili.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide