Zubian itxita egongo da Alondegia, baina liburutegia zabalik larunbatean

Juan Luis Romatet 2020ko abenduaren 4a

'Bore prontuan' erakusketako lanetako bat.

Alondegia kultur etxea itxita egongo da datorren aste hasieran, abenduaren 7an (astelehena) eta 8an (asteartea) zubiagatik. Bihar, ordea, liburutegia zabalik egongo da goizez, ohiko ordutetian, 9:30etik 13:30era. 

Oxford aretoko erakusketa berriz zubian jaiegunetako ordutegian egongo da zabalik abenduak 7 arte: 12:30etik 14:00etara, eta 18:00etatik 20:00etara. Hain juxtu, hau izango da Bote prontuan erakusketaren azken asteburua.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide