Preso eta iheslariak etxeratzearen aldeko jarduerak izango dira hil honetan

Maria Maya Manterola 2020ko abenduaren 9a

Indamendira irteera, iaz, abenduaren 24an.

Gabonen bueltan, preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko jarduerak antolatu ditu herritar talde batek. Bihar, osteguna, hasiko dira ekitaldiak, ikasleek Zumaiako Institutuan aterako duten argazkiarekin.

Abenduaren 10ean (bihar) hasi eta urtarrilaren 9ra bitarte, preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko ekimen ugari izango da herrian, Bidea gara lelo hartuta. Antolatzaileek jakinarazi dute urtarrilean Bilbon izan ohi den manifestazio nazionalaren ordez elkartasun ekimena antolatuko dutela Itzurun hondartzan, eta laster emango dutela informazio gehiago. Hona hemen egitaraua:

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide