Kalean da abenduko Baleike aldizkaria

Maria Maya Manterola

Zumaiako merkatarien erronka berriak, Lander Irizar Elkar argitaletxeko produkzio arduraduna, Aitor Eizmendi sagardogilea... askotariko gaiak aurkituko dituzu abenduko zenbakian.

Herriko merkatariek hartu dute abenduko Baleike aldizkariko azala: pandemiak jarritako erronkak izan dituzte hizketagai Miren Agirre ile apaintzaileak, Juanjo Larrañaga harakinak eta Ane Agirrebeña Kaïoa dendako nagusiak. Elkarrizketan, Lander Irizar Elkar argitaletxeko produkzio arduraduna irakurketa ohiturez eta Durangoko Azokaz aritu da, besteak beste. Hitz tantak atalean, Garbiñe Arrieta Mendizabal loteria saltzailea elkarrizketatu dugu. Aitor Eizmendi sagardogilea izan da protagonista Erretratua-n.

Hori guztia eta gehiago, abenduko Baleike aldizkarian. Bazkideek etxean jasoko dute datozen egunetan, eta gainontzekoek ondoko establezimenduetan eskuratu ahal izango dute, euro baten truke: Ogiberri Amaia plaza,  Agurtzane, Mandala, Aizpurua, Arkupe eta BM supermerkatua. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide