Zu non, han DA! ekimenaren bidez, Euskal Herrian zehar zabaldu da aurtengo Durangoko Azoka. Asteartean, abenduak 8, bukatu zen azoka, baina gaurtik urtarrilaren 8ra bitartean, Durangoko Azokako produktuak Euskal Herriko 141 liburudendetan eskuratzeko aukera izango da. Horietako hiru denda daude Zumaian: Aizpurua, Mandala eta Ramon Otaño. Katalogoa kontsultatu nahi duenak hemen dauka aukera.