Agortu dira 'Ene ba!' antzezlanerako sarrerak

Maria Maya Manterola

Txalo Produkzioak-ek bihar taularatuko du antzezlana, Aita Marin. Sarrerak agortu dira dagoeneko. 

Ene ba! antzezlanaren emanaldia izango da bihar, ostirala, Aita Mariko zine aretoan, 19:00etan hasita. Guraso izatear dauden bikotea familia arteko afari batera joango da, eta haurraren izenaren inguruan hitz egiten hastean sortuko den endredua kontatuko du obrak. Kultura Sailak jakinarazi du dagoeneko agortu direla antzezlanerako sarrerak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide