Basusta lore dendak 20 urte bete ditu

Baleike 2020ko abenduaren 10a

Saltokiaren webgunetik erosketak egiten dituzten bezeroek %20ko deskontua izango dute, eta dendan erosten dutenek, berriz, oparia jasoko dute.

20 urte igaro dira dagoeneko Basusta lora dendak ateak zabaldu zituenetik. Urteurren berezia bezeroekin ospatu nahi dute, eta horregatik, floristeriabasusta.com webgunetik erosketak egiten dituztenei %20ko deskontua egingo diete. Horretarako, bezeroek ondorengo kodea idatzi beharko dute eskaria egiterakoan: basusta20urte (dena letra xehez eta jarraian). Gainera, Basusta dendan bertan erosketak egiten dituzten bezeroek oparia jasoko dute. Sustapen bereziak abenduaren 20ra arte iraungo du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide