Ezabatu dute Kofradiako murala

Baleike

Udal gobernuak jakinarazi du ohiko prozedura jarraituz ezabatu duela Ernaik asteburuan Kofradian egindako murala.

Konstituzioaren Egunaren harira Ernaik Kofradian egindako murala ezabatu dute jada. Gaur goizean ezabatu dute garbiketa lanetan aritzen diren enpresa bateko langileek. Astelehenean, hilak 7, EAJren udal taldeak oharra argitaratu zuen Baleiken, udal gobernuari murala ezabatzeko eskatu eta ustez udal gobernuko kide baten parte hartzea salatzeko. EH Bilduren udal taldeak, era berean, EAJri erantzun zion errektifikatzeko, eta jakinarazi zuen igandetik martxan zegoela Kofradiako eraikina lehengoratzeko lanen prozedura. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide