Luizi txiki bat izan da Jadarre auzoan

Maria Maya Manterola

Argazkia: Oier Zeberio.

Euriteek eta haizeak eraginda, hamar metro inguruko mendi zati bat erori da errepidera. Suhiltzaileen zain dira uneotan.

Arratsaldeko 16:00ak baino lehentxeago luizia izan da Jadarre auzoan, euriteek eta haizeak eraginda. Dirudienez, errepideko bihurgunera hamar metro inguruko mendi zati bat erori da, eta lauzpabost zuhaitz eraman ditu. Trafikoa itxita dago une honetan, eta heltzear dira suhiltzaileak. 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide