Naturarekin lotutako lanak nagusi Distira elkartearen aurtengo erakusketan

Onintza Lete Arrieta

Zabaldu dute urtero Gabonen bueltan herriko argazkilari elkarteak plazaratzen duen erakusketa kolektiboa. Hemezortzi lan aukeratu dituzte, eta Oxford aretoan abenduaren 30era arte ikusteko aukera edukiko dute herritarrek.

Abenduaren 30era bitartean, herritarrek egunero edukiko dute Distira argazkilari elkartearen erakusketa kolektiboaz gozatzeko aukera. Gabonen bezperan, urtero eskaintzen du erakusketa kolektiboa Distirak, eta aurten hemezortzi lan zintzilikatu dituzte horman.

Erakusketa koloretsua eta anitza izanik ere, azpimarratzekoa da naturari eskainitako tokia. Argazkilari askok aukeratu dute naturarekin lotutako argazkia bertan erakusteko. Erretratuak eta bestelako objektuak ere badaude ikusgai, ordea.

Atzo, ostirala, zabaldu zituen ateak erakusketak, eta hainbat herritar bertaratu zen zabaldu bezain pronto. Egunero 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik aretoa. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide