Itxita dago N-634 errepidea Zumaia eta Getaria artean

Mireia Galarza Bastida

Denboraldi txarra dela eta erabaki dute errepidea ixtea, eta eguraldiak hobera egin arte ez dutela irekiko jakinarazi du Trafiko Sailak. 

Denboraldi txarra dela eta, itxita dago N-634 errepidea Zumaiatik Getariara bitartean. 18:00ak arte dago ezarrita alerta denboraldiagatik, baina Trafiko Sailak BALEIKE.eus-i azaldu dionez, eguraldiaren bilakaeraren arabera erabakiko dute noiz arte mantendu errepidea itxita. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide