Seaskako egutegiak salgai daude Herri Eskolan eta Ilargi tabernan

Baleike 2020ko abenduaren 14a

Lau euroren truke erosi daitezke Iparraldeko Ikastolen Elkarteko egutegi hauek.

Urte berria gertu dagoela-eta,  SEASKAk, Iparraldeko Ikastolen Elkarteak, salgai jarri ditu bere ohiko egutegiak. Egutegia ez ezik euskal izendegia ere badu barruan, egunez egun euskal izenak zein bakoitzari buruzko azalpen txiki bat azaltzen baitira.

Zumaian Herri eskolan eta Ilargi Tabernan daude salgai, 4 euroko salneurrian. Biltzen den dirua iparraldeko ikastolak laguntzeko erabiliko da.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide