Ofizial igeltsero lanpostuaren hautaketa prozesurako izangaien zerrenda argitaratu du Zumaiako Udalak

Mireia Galarza Bastida

Zumaiako Udalak azaldu duenez, oposizio aldiko lehendabiziko proba urtarrilean zehar izango da, baina ez dute oraindik jakinarazi zehatz mehatz zein egunetan izango den. 

Lanaldi osoan lan egingo duen ofizial igeltseroa kontratatuko du Zumaiako Udalak, eta dagoeneko argitaratu du hautaketa prozesurako izangaien zerrenda. Lanbideren bidez egingo du kontratazioa udalak, oposizio lehiaketa bidez. Horrela, plaza behin-betiko izaeraz betetzen den arte egingo du lan ofizial igeltseroak Zumaiako Udalean.

2020ko azaroaren 18an amaitu zen Lanbiden izen ematea bideratzeko epea, eta Euskal Enplegu Zerbitzuak zehaztutako baldintzak betetzen dituzten hautagaien zerrenda argitaratu dute orain. Zumaiako Udalak azaldu duenez, oposizio aldiko lehendabiziko proba urtarrilean zehar izango da, baina ez dute oraindik jakinarazi zehatz mehatz noiz izango den. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide