Kantu eta dantzaz betetako antzezlan komikoa da Glu Gluren berria. Abentura eta jolasen bidez, ikusleak ipuin zaharren berreskuratze lanaren parte izango dira, denok elkarrekin, ipuin klasikoek merezi duten omenaldia egiteko.
Sarrerak aurrez hartu behar dira. 4 euroan, turismo bulegoan.
Bi saio izango dira urtarrilaren 3an, 12:30ean eta 16:30ean.