Gabonetako ipuin kontaketa zikloa antolatu du Udal Liburutegiak.
Abenduak 23: Kontukantoiren Tipi tapa bagoaz pixkanaka.
Abenduak 28: Lur Kortaren Ipuinekin jolasean.
Abenduak 30: Apikaren Neguko ipuinak.
Urtarrilak 4: Isabel Agirresaroberen Goizean porru salda eguerdian azak.
Izena eman behar da, aretoa bete arte (30 pertsona). Izena emateko, idatzi haurliburutegia@zumaia.eus helbidera. Pertsonako gehienez bi izen eman daitezke. Saioak goizeko 11:00etan izango dira, Alondegiko Oxford aretoan.