Garabide Elkartearekin hitzarmena sinatu du udalak

Maria Maya Manterola

Iñaki Ostolaza Zumaiako Alkatea eta Iñaki Martinez Garabide elkarteko presidentea. (Zumaiako Udala)

Garabideri 5.000 euroko laguntza emango dio Zumaiako Udalak, hegoaldeko herrietan hizkuntza normalizatzeko egitasmoak sustatzen jarraitzeko. 

Zumaiako Udalak hitzarmena sinatu du Garabide Elkartearekin, hizkuntza proiektuak finantzatzeko. Iñaki Ostolaza alkateak eta Iñaki Martinez Garabideko presidenteak atzo sinatu zuten hitzarmena, udaletxean. 

Garabidek 5.000 euroko laguntza jasoko du Zumaiako Udalaren aldetik, hegoaldeko herrietan hizkuntza normalizatzeko egitasmoak sustatzen jarraitzeko. Elkarteak 2005etik darama garapenerako euskal lankidetzaren barruan kooperazio ildo berri bat lantzen. Hegoaldeko herrietan hizkuntza biziberritzeko egitasmoak sustatzen dituzte: hizkuntza komunitate minorizatuekin lankidetzak bideratu, munduko hizkuntza komunitate minorizatuetako eragileekin lankidetza proiektuak garatu, eta euskararen garapenean lanean ari diren eragileek hegoaldeko hizkuntza komunitate minorizatuekiko lankidetzarako beren esperientzia eskain dezaten sustatzen du. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide