Positiboen kopuruak gorantz egin du beste lau kasurekin

Aitziber Arzallus 2020ko abe. 18a, 15:42

27 kasu baieztatu ditu Osakidetzak eskualdean. Kasuetatik hemezortzi Azpeitian baeiztatu dituzte. Gainontzeko herrietan bederatzi zenbatu zituzten orotara: lau Zumaian, hiru Zarautzen eta bana Getarian eta Orion.

Eskualdean gora egin du positiboen kopuruak. Eusko Jaurlaritzako Osaun Sailak jakinarzi duenez, 27 zenbatu zituzten atzo, herenegun baino zortzi gehiago, baina Azpeitiko hemezortzi positiboak dira igoera horren erantzuleak. Gainontzeko herrietan bederatzi zenbatu zituzten orotara: lau Zumaian, hiru Zarautzen eta bana Getarian eta Orion. Aian, Aizarnazabalen, Azkoitian, Beizaman, Errezilen eta Zestoan, bakar bat ere ez.

Aste osoko datuak kontuan hartzera, Azpeitia izan da positibo gehien zenbatu dituzten eskualdeko herria, 75. Hango egoera kezkagarria da, eremu gorrian dago, eta intzidentzia tasa gorantz ari da egunez egun; gaur 730,65ekoa da. Eremu horian daude, berriz, Azkoitia, Orio eta Zumaia. Azkoitian 26 positibo atzeman dituzte azken zazpi egunotan, eta 291,93koa da hango intzidentzia tasa; Orion zazpi dira azken astean atzemandako positiboak, eta 164,99ekoa da han tasa; eta Zumaian, hamalau positiborekin, 173,03koa da tasa. Eskualdeko gainerako herriak ez dira sartzen Jaurlaritzaren koloreen eskeman, 5.000 biztanle baino gutxiago dituztelako. Zestoan bost positibo atzeman dituzte azken astean, Aian hiru eta Getarian bi. Aizarnazabalen, Beizaman eta Errezilen bakar bat ere ez. Astebetean, denera, 171 positibo baieztatu dituzte eskualdean.

Hego Euskal Herrian, gorabehera handirik gabe

Hego Euskal Herrian 528 positibo hauteman zituzten atzo, eta 520 izan ziren herenegun, gorabehera handirik ez da izan beraz.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 12.787 PCR eta antigeno test egin zituzten atzo, eta horietatik 465ek eman zuten positibo, bezperan baino 69 gehiagok. Positibotasun tasak ere zertxobait gora egin du, %3,1etik %3,6ra. Bizkaian 193 positibo zenbatu zituzten, 191 Gipuzkoan, eta 78 Araban.

Erietxeetako presioa duela astebe baino txikiagoa da. Joan den ostiralean 506 lagun zeuden ospitaleratuta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; horietatik 112 Zainketa Intentsiboen Unitatean (ZIU). Gaur, ostera, 413 lagun daude ospitaleratuta, eta horietatik 98 daude ZIUn.

Nafarroan, ostera, beherakada nabarmena izan du positibo berrien kopuruak. Herenegun 124 zenbatu zituzten, eta atzo 63. Positibotasun tasak ere nabarmen egin du behera: herenegun %6,8koa zen eta atzo egin zituzten 1.830 PCR eta antigeno testetatik % 3,4k eman zuten positibo.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide