Gabon hauetan beherapen bereziak izango ditu, Oskarbi kirol dendak. Erretiroa hartuko du saltokiaren jabeak, eta eskerrak eman nahi dizkie 22 urte hauetan bezero izan dituen pertsona guztiei. Gainera, Gabon hauetan %50era arteko beherapenak eskainiko dituela aurreratu du.