Agortu dira 'Olentzero kuttun' antzezlanerako sarrerak

Maria Maya Manterola 2020ko abenduaren 19a

Bihar izango da antzezlana, Aita Marin. Olentzeroren istorio ezezagunak taularatuko ditu Kiliklon konpainiak. 

Bihar, igandea, Olentzero kuttun antzezlana izango da Aita Mariko zine aretoan. Kultura Sailak jakinarazi duenez, dagoeneko agortu dira emanaldirako sarrerak.

Haurrek badakizkite Olentzeroren istorioak. Hala ere, badira ezagunak ez diren gertaerak. Olentzero eta bere lagun min Miruren bidez ezagutuko dituzte ikusleek istorio horiek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide