Caritasek diru bilketa egingo du Gabonetan

Maria Maya Manterola 2020ko abenduaren 20a

Aurten ez da aterako Gabon Korua, eta Caritasek bilduko du behar dutenentzako dirua.

Gabon Koruak jasotzen du normalean behar dutenentzako dirua. Aurten ez da aterako, baina Caritasek diru bilketa egiteko hiru mahai jarriko ditu Erriberan abenduaren 24an.

COVID-19ak sortutako egoera dela eta, aurten ez da aterako Gabon Korua. Gabonei berotasuna emateaz gain, beharra dutenentzako dirua biltzen du urtero urtero. 

Aurtengoan, Caritasek hiru mahai jarriko ditu Erribera kalean abenduaren 24an 18:30etik 20:00etara. Mahai horietan izango da laguntza emateko aukera. Ondorengo kontu korronteetan dirua sartuta ere egin daiteke: 

  • Euskadiko Kutxa: 3035 0037 43 0370038050
  • Kutxabank: 2095 5174 91 1060984019

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide