Espainiako Auzitegi Gorenak Bateragune auzia errepikatzeko erabakia hartu zuen astelehenean. Euskal Herrian bakearen alde emandako aurrerapausoen aurkako erasoa dela iritzita, EH Bilduk mobilizazioak egin ditu gaur hainbat herritan, Demokrazia! lelo hartuta. Zumaian, Beheko plazan elkarretaratu dira herritarrak, auzia bere horretan gera dadin galdegiteko.
EH Bilduk antolatutako mobilizazioekin bat egin dute hainbat taldek, besteak beste, ELA, LAB, Steilas, ESK, Podemos Euskadi, Ezker Anitza-IU, Nafarroako Izquierda Unida, Gure Esku, Emakumeon Mundu Martxa, Bilgune Feminista, Sare, Etxerat eta CCOO-Euskadi erakundeek.