Kimikarekin jolastu eta kimika esperimentuak egiteko aukera izango dute Zumaiako 6 eta 12 urte bitarteko haurrek abenduaren 29an, Algorri interpretazio zentroan. Bi saio izango dira: 10:00etatik 12:00etara lehena, eta 16:00etatik 18:00etara bigarrena.
Saio hauetan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da info@algorri.eus helbidera idatzita.